XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, mirakuilu bat zen, segurki Pantzuna Begi Mariluzen zerbitzuan egotea! Eta huna nola gertatu zen mirakuilu hori....

Mariluzenean sartu zeneko, Pantzuna gauza bati ohartu zen: han, Mariluz deusik etzela, gathuek zutela manatzen! Eta bere buruari erran zion: Gathuak hemendik zerbeit gisaz urrunduz geroz, Pantzunak ere nahi duena eginen din! Beraz, Pantzuna, antola hadi atso tzar horrek egun batez mana dezan gathuak eta lauak Errobian Errobia da Uztaritzen gaindi doan ibaia ederra. Erdaraz, la Nive ithotzea, zaku batean sarturik...

Etzuen lan ttipiari lothu nahi gaizo sehiak, bainan lothu zen eta ezin sinhetsia baita! nahi zuen bezala-bezala gertatu ziren oro, handik laster....

Eguberri hurbiltzen ari zen.

Mezarik etzuen huts egiten gehiago Mariluzek, phesta handiari buruz.

Mariluz elizan, zer egiten zuen Pantzunak? Zigor bat hartzen zuen; hura eskuan, gurutzearen seinale handi bat egiten Aitaren... eta Semearen eta, zirt, zart, besoak eman-ahala gathuak jo orduan! Goiz guziez josteta bera Hainbertzetaraino nun, azkenekotz, Aitaren aditu orduko, gathuak munduko Pantzuna guziak ondotik izan balituzte bezala handik abiatzen baitziren, haize hegoa iduri, oro aurdikiz, oro chehatuz! Iduri zuen debruek hartzen zituztela!....

Gogoan zuena ongi baina hobeki irakutsi ziotelarik, goiz batez, Pantzunak murritz murritza Mariluzi erran zion kondua berehala ordain ziezon.

- Zertako? - Ez baitut orenik gehiago zure etchean egon nahi.